XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bestetik, garai horretan protagonismo berezia hartu zuen bere lanean ijitoekin zerikusia zuen guztiak, ijitoak oso erakargarri bihurtu baitziren beren ezaugarri bereziengatik, bizitzaren filosofiagatik eta emakumeen edertasunagatik.
1898a funtsezko urtea izan zen Zuloagaren karreran.
Bere pinturaren helburu nagusi bihurtuko zen zerbait aurkitu zuen Segoviara egindako bidaia batean:
Momentu horretan, landako motiboak margotzen hasi zen erretratu eta paisajeetan.
Dena den, horrek ez du esan nahi Andaluziako motiboak utzi zituenik, Segoviakoekin txandakatzen baitzituen.
Horren emaitza kolore eta
Mendeko lehen urteetan Zuloagak bere nortasun artistikoa lantzen jarraitu zuen.
Naturalismotik urruntzera eta estiloan arrakasta lortzera bideratu zituen ahalegin guztiak.
Eta hori lortzeko zera egin zuen:- Inpresionismoko kolore argiak baztertu eta kolore ilunak aukeratu.
. - Pintzelkada handi eta oretsua erabiliz.
Horren guztiaren ondorioz lanek ezaugarri hauek zituzten:a. Xehetasunak alde batera utzi eta hazpegiak nabarmentzen zituen errealismo sintetikorako joera.
b. Konposizioaren deszentratzea, irudiak koadroaren ertzetara eramanez.
c. Konposizioetako
Horrek guztiak bere koadroen gaietan ere hainbat aldaketa ekarri zituen.
1904an betiko agurtu zituen
Zuloagaren estiloaren heldutasun eta maila gorenaren etapa zen.
Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Zuloagaren estiloak garbiketa bideari ekin zion, eta horren lehenengo seinalea konposizio handiak uztea izan zen.
Hogeiko hamarkadaren erditik aurrera, Zuloagaren pintura intimoagoa bihurtu zen: gogoko zuena eta hurbilago zegoena margotzen zuen (familia, lagunak eta bere leku kuttunetako paisaje erromantikoak).
Bere obraren azkenaldera bodegoi batzuk ere margotu zituen.
Horrenbestez, artista handi honen karrera bere hastapenetara itzuliz amaitu zen,